XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egiz, oso egoera ezberdinak daude honi buruz talde batzuetan eta besteetan. Zenbait herritan, dakigunez, integrazio-maila handi batera heltzea kaltegarria suerta liteke legearen ikuspegitik, honen ondorioz sozietate nagusiaren erantzukizuna etor baitaiteke. 375. Belgikari buruz, ik. .

Gainera, legeria batzuetan, benetako zuzendaritza non kokatzen dan oso kontuan hartzen da legezko pertsonaren nazionalitatea zehazteko orduan, nahiz eta eskumendeko sozietatea beste estatu batean kokaturik egon. 376. Belgikako kasuaz, .

6.10.6. Talde barruko hitzarmen eta kontratuak

Gehienetan, horrelako transakzioak zuzendarien esku gelditzen dira, sozietatearen interesak babesteko duten betebeharra kontuan harturik.

Alde batetik, zenbait transakzioren kasuan (maileguak...) berezko arauak ditugu kontularitza-arloan, talde barruko eragiketak argi eta garbi identifikatzeko asmoz.

Legeria batzuetan (Belgika) arau bereziak daude sozietatearen beraren eta zuzendarien interes pertsonalen arteko gatazken aurrean. Zenbait autoreren ustez, horrelako arauak erabilgarriak dira talde barruko interes-gatazken kasuan.

Hauen arabera, nolabaiteko interes personala izan bailiteke taldearen aginduak betetzeko zuzendari horrek duen interesa, taldearen beraren konfidantza profesionala ez galtzeko asmoz.

Horrelako transakzioak erabakitzeko orduan, berezko interesak dituen administratzaileak kontu bereziaz ibili behar du zenbait legeriatan: delako interes horiek azaldu, botoa emateko orduan parte ez hartzea, transakzioaren berri ikuskatzaileari eman behar izatea, hurrengo batzar orokorrean gaia azaldu beharra organo honen oniritzia lortzeko asmoz, etab.

Batzuetan, horrelako betebeharrak gordetzen ez badira, egindako transakzioa baliogabekoa izan daiteke eta, gainera, horrelako interesak zituen administratzailea erantzuletzat jo daiteke (zenbait legeriatan, administratzaileak undue advantage lortzea eskatzen da erantzuletzat jotzeko).

Gehienetan, horrelako interes-gatazka ez da arautzen akziodunen artean sortzen bada, akzioduna aldi berean administratzailea ez bada.